Osagarri bat baino askoz gehiago da Tegucigalpa motxila. Poltsikoak, heldulekuak eta diseinu polita ditu, baina ez da edozein motxila. Dirudien baino pisu handiagoa du.
INFO +
El Salvadorko eta Hondurasko pertsona asko krimen antolatutik (marak, narkotrafikoa, agente estatalak eta paraestatalak) ihesi iristen dira Euskadira. Delitu-talde horiek izaera oso matxista dutenez, jazarpen bereziki gogorra egiten dute emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen aurka.
Indarkeriaz betetako istorioak dakartzate beren motxiletan, baina baita erresistentzia-, borroka-, eta itxaropen-istorioak ere, hartu dituen gizartearekin partekatzeko. #PisuHandikoIstorioak dira.
Ezagutu lekukotzak eta datu errealak poltsikoetan sakatuta!
“LGTBIQ+ komunitateko kide izate hutsak lan bat izatea eragozten dizu. Nire kale-kantoira ere ezingo nintzateke atera. Herrialdetik ateratzea beste aukerarik ez nuen, bestela ez nuen bizirik jarraituko.”
Kimora. Hondurasko emakume transa, asilo-eskatzailea Euskadin
Diskriminazio sistematikoa
Gizartearen gaitzespenak, hezkuntza- eta lan-esparruetako etengabeko diskriminazioak eta familiaren arbuioak zaurgarritasun handiko egoeran jartzen ditu emakume transak krimen antolatuaren indarkeriaren aurrean.
Ez dago justiziarik trans emakumeentzat
Krimen antolatuaren ondorioz bizi duten etengabeko jazarpena dela eta, eta jazarpen horren inpunitatea kontuan hartuta, Hondurasko eta El Salvadorko emakume transexualek etxetik ihes egin behar izaten dute. Ohikoa da lehendabizi herrialdeko beste hiri edo udalerri batzuetara joatea. Baina batzuetan hori ez da nahikoa izaten salbu egoteko, eta beren herrialdetik alde egin behar izaten dute.
Politikoki antolatuak
El Salvadorren nahiz Hondurasen, sarean lan egiten duten kolektibo ugaritan antolatzen dira emakume transexualak, pairatzen duten indarkeriari aurre egiteko, justizia eskatzeko eta beren eskubideak bete ditzaten eskatzeko.
Artikulatzea eta alderdi politikoetan ordezkaritza izatea ere izan da beren borroka-estrategietako bat: 2017an, Hondurasen, lau emakume transexual aurkeztu ziren hauteskundeetan kargu publikoetarako.
“Polizia batzuek, NANa eman ezean, aho-sexua egin behar niela esaten zidaten. Bestela, kartzelara eramaten ninduten edo salatu egiten ninduten.”
Kimora. Hondurasko emakume transa, asilo-eskatzailea Euskadin
Honduras edo El Salvador bezalako herrialdeetan, emakume transexual baten batez besteko bizi-itxaropena 33 urtekoa da. Herrialde horietako krimen antolatua da emakume transexualen hilketen erantzule nagusia.
68 hildako
2016 eta 2019 bitartean, 68 trans pertsona hil zituzten El Salvadorren, gehienak emakumeak. Gainera, El Salvadorreko emakume transexualen %53k mehatxu bortitzak edo heriotza-mehatxuak jaso dituzte.
Zuen motxilak
Kanpaina hau babesteko eta errealitate hau ikusgarri egiteko, igo argazki bat motxilarekin zure sare sozialera, #BizitzakSoinean traolarekin. Motxila guztiak batzen joango gara web-orri honetan, zuen babesa erakusteko. Eskerrik asko.
Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunearen funtzionaltasunak gaitzeko eta nabigazio-estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.AdosCookiei buruzko politika