Akatsa sisteman!

Sentitzen dugu, baina motxila hau ezin da erosi. Ez da edozein motxila, dirudien baino pisu handiagoa du. Fabian, Kimora eta beste hainbat pertsonaren istorioak biltzen ditu. Jaioterri duten Hondurastik ihes egin zuten, hurrenez hurren, homosexuala eta emakume transexuala izateagatik jasaten zuten jazarpenagatik. Haiek bezala, pertsona askok egiten dute ihes Erdialdeko Amerikako Ipar Triangeluko krimen antolatuaren indarkeriatik, bereziki anker jokatzen baitu emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen aurka. Fabian eta Kimora gure bizilagunak dira orain. Gurekin bizi diren pertsona asko babes bila iritsi dira Euskadira, antzeko egoeretatik ihesi. Babestu kanpaina   Eskerrik asko!

Zuen motxilak

Kanpaina hau babesteko eta errealitate hau ikusgarri egiteko, igo argazki bat motxilarekin zure sare sozialera, #BizitzakSoinean traolarekin. Motxila guztiak batzen joango gara web-orri honetan, zuen babesa erakusteko. Eskerrik asko.