Ez dago justiziarik trans emakumeentzat
Krimen antolatuaren ondorioz bizi duten etengabeko jazarpena dela eta, eta jazarpen horren inpunitatea kontuan hartuta, Hondurasko eta El Salvadorko emakume transexualek etxetik ihes egin behar izaten dute. Ohikoa da lehendabizi herrialdeko beste hiri edo udalerri batzuetara joatea. Baina batzuetan hori ez da nahikoa izaten salbu egoteko, eta beren herrialdetik alde egin behar izaten dute.
Politikoki antolatuak
El Salvadorren nahiz Hondurasen, sarean lan egiten duten kolektibo ugaritan antolatzen dira emakume transexualak, pairatzen duten indarkeriari aurre egiteko, justizia eskatzeko eta beren eskubideak bete ditzaten eskatzeko.
Artikulatzea eta alderdi politikoetan ordezkaritza izatea ere izan da beren borroka-estrategietako bat: 2017an, Hondurasen, lau emakume transexual aurkeztu ziren hauteskundeetan kargu publikoetarako.