Mugimendu feministaren borroka
Kolektibo feministetan antolatzea mundu osoan da emakumeen erresistentzia-estrategia bat, baita Hondurasen eta El Salvadorren ere.
Hauek dira herrialde horietako agenda feministako eskaera nagusietako bi: alde batetik, feminizidioen eta indarkeria matxisten zigorgabetasunaren aurkako borroka; eta, bestetik, abortu-eskubidea, LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aurkako gorrotoa bultzatzen duten agente horiek beraiek misoginia ere sustatzen baitute, eta abortuaren erabateko debekua ezarri arteko presioa egin baitute.
Gainera, El Salvadorko mugimendu feministak salatu du krimen antolatuaren aurka gobernuak gogor erantzun izanak emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria areagotu egin duela.