Gorrotoa bultzatzea
Harreman homosexualak ez daude zigortuak Hondurasen eta El Salvadorren. Alabaina, komunikabideek, erlijio-fundamentalismoak eta estatuko erakundeetako kideek beren aurka sustatzen duten gorrotoari aurre egin behar izaten diote emakume lesbianek.
Emakume lesbianek diskriminazioa eta jazarpena jasaten dituzte beren sexu-lehentasunengatik, eta beren sexualitatea, ugaltzeko gaitasuna eta gorputza kontrolatzen zaizkie.
Ez dago justiziarik lesbianentzat
Giza eskubideen urraketak jasaten dituzten LGTBIQ+ pertsona askorentzat, salaketa ez da babes-tresna bat, jasaten ari diren jazarpenaren parte oso aktiboa baitira polizia-kidego asko. Ezin dute salaketarik jarri, nahiz eta legeak alde izan, eta horrek are gehiago zailtzen ditu nazioarteko babesa lortzeko prozesuak.