San Salvador motxila

ERREF: AWSAN5SALVX

Neurria: bakarra

KOLOREA:

Osagarri bat baino askoz gehiago da San Salvador motxila. Poltsikoak, heldulekuak eta diseinu polita ditu, baina ez da edozein motxila. Dirudien baino pisu handiagoa du.

INFO +

El Salvadorko eta Hondurasko pertsona asko krimen antolatutik (marak, narkotrafikoa, agente estatalak eta paraestatalak) ihesi iristen dira Euskadira. Delitu-talde horiek izaera oso matxista dutenez, jazarpen bereziki gogorra egiten dute emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen aurka.

Indarkeriaz betetako istorioak dakartzate beren motxiletan, baina baita erresistentzia-, borroka-, eta itxaropen-istorioak ere, hartu dituen gizartearekin partekatzeko. #PisuHandikoIstorioak dira.

Ezagutu lekukotzak eta datu errealak poltsikoetan sakatuta!

< Itzuli motxila guztietara

Zuen motxilak

Kanpaina hau babesteko eta errealitate hau ikusgarri egiteko, igo argazki bat motxilarekin zure sare sozialera, #BizitzakSoinean traolarekin. Motxila guztiak batzen joango gara web-orri honetan, zuen babesa erakusteko. Eskerrik asko.